2021eko Maiatzaren Lehena

2021eko Maiatzaren Lehena

Silav û rêz şoreşgerî,

Gaurkoan, kapitalismoaren aurka eta sozialismoaren eta jendarte aske baten alde borrokatzen duten mundu osoko iraultzaileak agurtu nahi ditugu. Borroka hau Haymarket-eko martirien borrokaren jarraipena baino ez da, eta gaur egun Maiatzaren Lehena deitzen dugun horri balio handia ematen diogu. 1886an Estatu Batuetako Chicago hirian, 300.000 langile grebara batu ziren haien eskubideen alde, kapitalismoaren zapalkuntza basatiari aurre eginez. Testuinguru horretatik, mundu osoko mugimendu iraultzaileek ozen oihukatu dute “Jauregiari gerra, etxolari bakea eta hil dadila luxuxko nagikeria”. Maiatzaren Lehena internazionalismoaren eta kapitalismoaren hegemoniaren kontrako nazioarteko langileen borrokaren sinbolo bilakatu da. Euskal Herritik Boliviaraino, Alemaniatik Indiaraino eta Rojavatik mundu guztiraino, borroka honek darrai.

1970eko hamarkadatik, Askatasunaren Mugimendu Kurduak ere presente izan du egun hau, Bakurreko eta Anatoliako kale eta lantegietan bere burua antolatzen. Gaur egun, Turkiar Estatu Neo-Otomanoaren kontrako erresistentziak mendietan darrai, eta azken astean Kurdistango mendi askeen kontrako erasoak gogortu egin dira, bereziki Metînan, Avaşînen eta Zapen. Turkiar Estatuaren eta bere lagun inperialisten eraso hauen helburua ez da bakarrik Rojavako iraultza suntsitzea, baizik eta Kurdistan osoko iraultza suntsitzea, eta nola ez, iraultzak eskualde guztiari zein munduari ematen ari dion itxaropen eta alternatiba praktikoa suntsitzea ere.

Eraso horiei erantzunez, gerrillak operazio berriak burutu ditu eta Turkiar Estatuari kolpe latza emateaz aparte, iraultzaren eraikuntzaren jarraipena eta defentsa determinazioz erakusten ari da. Kurdistango herriak, bereziki gazteriak, erresistentzia areagotu du, ekintza iraultzaileak areagotuz. Historian zehar, egun honek jauntxoen, kapitalaren eta klase banaketaren kontrako borroka irudikatu du. Baina Maiatzaren Lehena ez da bakarrik langile mugimendua agurtzen dugun eguna, baizik eta mundu osoko emakumeen erresistentzia ere. Protestak hasi zirenetik, emakumeak lehen lerroetan egon dira beti. Emakumeen borrokaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta horrexegatik, Modernitate Kapitalistaren aurka borrokatzen duten emakume guztiei gure agurrik beroena bidali nahi diegu. Urtero, kaleak erresistentziaz betetzen dira, eta gaurkoan erresistentzia horrek ez du bere indar eta konpromisoa galdu.

Chicagotik Kurdistanera, herriaren izpiritu iraultzailea ez da inoiz garaitua izango!

Rojavatik Mundura, Batasuna Erresistentzian garaipena gurea delako!

Bijî 1 Gulan (Gora Maiatzaren Lehena)

Faşizma tirk biruxînin (Turkiar Faxismoa suntsitu)

Bijî berxwedana Gerîla (Gora Gerrillaren erresistentzia)
Bijî berxwedana zindana (Gora espetxeetako erresistentzia)
Bijî berxwedana ciwanên û jinên (Gora gazte eta emakumeen erresistentzia)

Internationalist Commune of Rojava,

Young Internationalist Women,

RiseUp4Rojava,

1st May 2021