#UniteInResistance gerrillaren askatasun borroka heroikoarekin
Parte hartu eta elkarrekin #SmashTurkishFascism
Abuztuaren 15a ez da data huts bat. 37 urtez bere zentzu historikoa gogora ekartzen dute Kurdistanen, Ekialde Hurbilean, Europan eta mundu osoan. Data honek ez du bakarrik egun historiko bat finkatzen, baizik eta itxaropen, erresistentzia eta borroka iraultzailearen aro berri bat ireki zuen, gaur arte Kurdistanen jarraipena duena, mundu osoko milioika pertsonen inspirazio iturri!
1984ko abuztuaren 15ak Kurdistango Askatasun Mugimenduaren borroka armatuaren eta gerrillaren hasiera ezarri zuen. Urteetako prestakuntzaren ostean, PKKren indar armatuek polizia eta militar postuak erasotu zituzten Eruh-n eta Şemzinan-en, Kurdistango iparralde okupatuan (Bakurren), kolonialismo turkiarrari erantzun sendo bat emanez eta mugarri garrantzitsu bat ezarriz orokortua zen itxaropen eza eta porrot egoeran batean. Faxista turkiarren aurka Şehîd Agitek (Mahsum Korkmaz) gidatutako taldearen ekintzak, porrot giroarekin apurtu zuen eta 1982ko kartzela erresistentzia heroikoaren pausoak jarraitu zituen. Turkiako 1980ko irailaren 12ko estatu kolpearen ostean, mugimendu iraultzailearen eta oposizioaren ahots gehienak suntsituak izan ziren edota erbestera ihes egin zuten. Baina Amedeko kartzela ezagunaren erresistentziak, eta 1984ko abuztuaren 15eko ekintza erabakiorrek faxistak atsekabetu zituzten eta gaur arte luzatzen ari den prozesu iraultzaile bat adierazi zuten.
Talde txiki baten ekintza, milioika pertsonetako borroka bihurtu zen denbora motzean. 90ko altxamendu masiboak, politika demokratikoaren alorreko lorpenak eta Rojavako Iraultza ez ziren posible izango abuztuaren 15eko ofentsiba gertatu izan ez balitz. Abuztuaren 15a ez da urteurren arrunt bat, ezta memoriarako egun bat. Abuztuaren 15a eskualde osoan nagusi den prozesu iraultzaile baten hasiera puntua da; egunerokotasunean borroka iraultzailearen jarraikortasunarekiko gure hitza mantentzeko egun bat da!
Abuztuaren 15aren erresistentzia erabakiorraren izpirituaren adibiderik onena, faxismo turkiarraren kontrako gerrillarien erresistentziaren konpromiso eta heroismoa da. Orain dela 100 egun baino gehiago, gerrilla beste istorio epiko bat idazten ari da: modu heroikoan erresistitzen eta Ekialde Hurbilean Iraultza defendatzen, gerrillaren esku dauden Metîna, Zap eta Avaşîn eskualdeetan estatu faxista turkiarraren eraso orokorraren aurka, aurtengo apirilaren 23tik. AKP-MHPren diktadura faxistak denetarik egin du, modu berezi batean azken 6 urteetan, herri kurdu eta eskualdeko indar antifaxista guztien askatasun borondatea eta erresistentzia zapuzteko. Estatu faxista turkiarraren egungo eraso orokorra 2015 eta 2016ko Ipar Kurdistaneko hirietako gudaren, 2018ko Efrîneko eta 2019ko Girê Spî eta Serêkaniyêko inbasioaren jarraipena da, hala nola gerrillaren aurkako erasoak Xakurkê eta Heftanîn guneetan. Ezin dugu argiago esan: Rojavako Iraultza eta bere lorpenak babesteak gerrillaren borroka heroikoa babestea suposatzen du, abuztuaren 15eko erresistentzia eta eta determinazioa jarraituz.
Turkiar faxismoak ezin du bere kabuz jardun. Munduko gobernu oportunista eta inperialistek Iraultza Kurdistanen zein Ekialde Hurbilean egunero erasotzen dute, bereziki EEBB eta Europa Mendebaldeko estatuek, baita beste estatu batzuk ere. Haien laguntzaileek eta babes teknologiko, militar, finantziero, politiko eta diplomatikoarekin etekinak ateratzen dituztenek AKP-MHP erregimen faxistaren erasoak baimentzen dituzte.
Hau guztia dela eta, indar antifaxista eta iraultzaile gisa, gure elkartasuna adierazi eta Rojavako Iraultza defendatzea garrantzi handikoa da, gure herrialdeetan eta mundu osoan faxismo turkiarrari laguntza militar, diplomatiko eta ekonomikoa ematen diotenen aurkako ekintzak burutuz.
Erresistentziara batzen jarraitzeko dei egiten dugu!Ekintza kreatiboak burutuz, har itzazu kaleak!
Blokeatu, Trabatu, Okupatu.
Begira ezazu jomugen mapa RiseUp4Rojavaren web orrialdean!
Abuztuaren 15eko erresistentziaren izpirituarekin eta gerrillarekin batuz, faxismo turkiarra garaituko dugu, Kurdistan defendatuko dugu eta bizitza askea eraikiko dugu!
Ekialde Hurbilean Iraultzak irabaziko du: faxismoa zanpatua izango da.
Gora elkartasun internazionala!
Internationalist Commune of Rojava
Young Internationalist Women
RiseUp4Rojava Campaign