RiseUp4Rojava kanpainaren baitan, Rojavako Komuna Internazionalistak eta Emakume Gazte Internazionalistek, mundu mailako mobilizazioa deitu nahi dugu Siria Iparraldearen / Rojavaren inbasio berri baten mehatxu geroz eta handiagoaren aurrean.
Azken asteetako gertakarien karira, 2019ko X Eguneko deia egin nahi dugu berriro ere. Honen ondorioz, milaka lagunek kaleak hartu zituzten munduan zehar 2019ko urriaren 9an, Turkiak Serekaniyê eta Girê Spî hirien kontra eginiko erasoak salatzeko, gerraren kontra eta erresistentziarekin elkartasunez. Gerra eta erresitentzia etengabekoak izan dira. Turkiak, Kurdistango Askapen Mugimendua erasotzen jarraitu du hamaika modu desberdinetan, bai iparraldean/Turkian, bai hegoaldean/Irak, bai Siria Iparraldean/Rojava. Batzuetan intentsitate altuko bihurtzen den intentsitate baxuko gerra da mugimenduaren eta herriaren kontrako hau.
Siria Iparraldeko herriak bertako biztanleriaren kontrako gerrari eusten ari zaio, elkarrekin eraiki nahi duten bizitza baketsu eta errespetuzkoa amets. 2012Tik, euren etorkizuna euren eskutan hartu eta harrez gero haien neurrira eginiko jendarte autogestionatua eta demokratikoa eraikitzen saiatu dira. Honetan guztian emakumeen askapenak eta hauen aitzindaritza jendartean eta iraultzaren lorpenei eusten oso garrantzitsua da. Rojavako herriak EIren kontra eginiko defentsa sutsuaren ondoren, Turkiar estatuak eskualdearen kontra zuzenduriko erasoak burutzen hasi zen. Orduz geroztik turkiar estatu faxistak Siria Iparraldeko administrazio burujabearentzat garrantzitsuak diren kokalekuak okupatzeari ekin zion, honetarako hiru operazio burutu zituelarik 2016, 2018 eta 2019an. Honen ondorio dira ezarritako esplotazioa, zapalkuntza eta indarrez bultzaturiko eraldaketa demografikoa.
Duela hilabete batetik hona, turkiar gobernu faxistak Siria Iparraldeko autogestionatutako eremuen kontra bideratutako gerra erretolika areagotu da beste behin ere. Tropak mugitu dituzte mugakide diren hainbat puntutara, lehen lerroan talkak areagotzen ari dira, eta Turkiako AKP-MHPko gobernu faxista saiatzen ari da batetik, barne mailan, bere lurraldea gerra berri baten lokatzetan murgiltzen eta bestetik, kanpora begira, beharrezko zaion babes politikoa, ekonomikoa, diplomatikoa eskuratzen erasoaldi berritu eta handiago baterako. Eta hau da hain justu ere guretzat ezinbestekoa: turkiar estatuak bere politika diktatorial, genozida eta asimilazionista nazioarteko babesari esker garatzen baitu. Babes militar, finantziero, logistiko eta politiko-diplomatiko hau gabe Turkiak ezingo bailuke garatu eraso hau, ezta garatzen duen kanpo politika erasokorra ere Sirian, Irak Iparraldean, Kurdistanen, Qarabag-Armenian, Libian edo Zipren; hauek guztiak bere krimenengatik Turkiar estatuak jasotzen duen zeharkako zein zuzeneko babesaren ondorio dira. Honi guztiari amaiera emateko garaia da turkiar faxismoaren kontrako nazioarteko fronte bat osatuz.
2019ko urrian ikusi genuen turkiar faxismoa presionatzeko dugun gaitasuna. Erakutsi dugu baita ere turkiar estatu faxistari eta bere gerra makinariari min emateko gaitasuna dugula geure herrietan Turkiak dituen interesak seinalatuz eta hauek salatuz, lan honetan bat eginik. Herriaren Autodefentsarako Indarrekin eta Siria Iparraldeko herriarekin batera munduan zehar zabalduta dagoen erresistentziaren parte gara. Horregatik dagokigun ardurari erantzun eta iraultza defendatzea dagokigu!
Horregatik mobilizatuko gara Siria Iparraldeko eremu askeen kontrako eraso berri baten X Egunean. Prest egon behar dugu, zantzu guztien arabera edozein unetan gerta baitaiteke!
Prest egoteko unea da, mobilizatzekoa, fronte berean borrokatzekoa eta arriskuari adi egoteko! Geure borrokak askatasunaren aldekoak dira eta erresistentzia izaera berean bat egiten dute. Munduan zehar zabalduriko indar demokratiko garen heinean, iraungo duen erresistentzia politikoa eraiki behar dugu eta geure herriek turkiar faxismoarekin kolaboratu dezaten ekidin.
Honetarako beharrezkoa da gaia agendan jartzea egunero eta ekintzara pasatze oraintxe bertan: kalean, medioetan, lantokietan, fabrikatan, ikasgeletan, etab. geure herrietan finean. Orduan izango gara gai Turkiaren gerra asmoen kontrako fronte bateratua osatzeko.
X Eguna gertatuz gero, hau da, turkiar inbasioa hasiz gero, har ditzagun kaleak, burutu ditzagun ekintzak, okupatu dezagun, aztoratu eta blokatu! Elkarrekin defendatuko dugu iraultza, eta gerra erantzuleengana eraman, izan enpresak, multinazionalak edo gobernuak!
Jarraitu gure twitter kontua: https://twitter.com/riseup4rojava2
eta gure ekintzen mapa: https://riseup4rojava.org/take-action/
Elkarrekin gerrarekin eta turkiar erasoekin amai dezakegu! Kurdistanen kontrako eta Siria Iparraldearen kontrako gerrarik ez!
#RiseUp4Rojava
#SmashTurkishFascism